No open-access location is known for this record yet.
No open-access location is known for this record yet.
ikerketa-proiektuen babesean egin dira ikerketak.Une honetan argitaratze bidean dira ondoko hiru lanak: G. Aurrekoetxearen "Iparraldeko hizkeren sailkapena (1): lexikoa" (ASjU), Jose Luis Ormaetxearen "Zenbait zertzelada Boureiez bildumako euskal testuetako lexikoaz" (Lapurdum) eta Aitor Iglesiasen "Soziatiboa Bourciezen Testuetan" (Lapurdum).3 FLV27 (1977), 353-386.4 Bidenabar, J. Allieres erratu egin zen Bourciezen izenaz Jean izan ordez Edouard izan baitzen Recueil des Idiomes de la Region Gasconne bilketa erraldoia egi.n zuena (ikus Alain Viaut, "Edouard Bourciez et les etudes gasconnes", in L 'ethnologie aBordeaux: Hommage aPierre Metais (Actes du colloque du 10 mars 1994)~Universite de Bordeaux II, 1995, 109-128.5 Orden alfabetikoz hauek dira landu ziruen 20 kontzeptuak: appeler, argent, bruit, domestique, dormir, egal, escabeau, flte, ici, jambe, lever (se)~lit, lune, nappeJ oeuf pardonner, plus, tiroir, veau eta vino ((BOURCIEZ" BILDUMAKO EUSKAL ATLASA (BBEA): 1. LEXIKOA La matiere de la «Parabole» est suffisante pour que quelques autres dizaines puissent en etre extraites.Allieresek mapak egiteaz gain iruzkinak ere egin zituen, mapetan agertzen diren hitzen argitasun filologikoak eskainiz.Lan honekin argi utzi zuen Jacquesek testuok dialektologia egiteko baliagarriak ez eze interesgarriak ere bazirela.Haren bidea berribili dugu, ikasle zintzo.enlegez, baina oinetako eta zakuto erosoagoekin, irakaslea beti gogoan, hark hasi eta erakutsitako bidetik urrunago joateko esperantzaz.Denborak esanen!Abiapuntua testuotan kokatuta iz~nik, proposatzen dugun ustiaketak ildo desberdinak lantzen ditu: ustiaketa lexikologikoa, filologikoa eta geolinguistikoa.Eskuartean duzun liburua testuok ustiatzeko aurkezten dugun bigarrena da.Liburu honetan, Allieresek hasi bidetik eta berak proposatutakoari jarraituz, testuotan agertzen den lexikoari dagokion ustiaketa geolinguistikoa da argitaratzen duguna.1.2.Datu lexikalak eta datu gramatikalak -Testuetatik abiatuta bildutako corpusak datu lexikalak eta datu gramatikalak biltzen ditu.Argitalpen honetan lexikoari lotu gatzaizkio.Bereizketa hau metodologikotzat jo behar cia.Izan ere, biak batera ikertu zitezkeen (datu lexikalak eta gramatikalak), baina nahiago izan dugu, argitasunaren izenean eta ikerketaren zehaztasunaren izenean, banaka aztertzea.Ondorioz, argitalpen honek lexikoa hartzen du ikergaitzat eta corpusaren hiztegia (Aurrekoetxea & Videgain (arg.), 2004, 243-391) izango du oinarri.Gramatika oinarri hartuz egin asmo den ondorengo ikerketan izenaren morfologia (edutezko genitiboa, soziatiboaren marka, ablatiboaren marka...), aditzaren morfologia (adizkien aldaerak; alokutiboaren ezagutza...) eta sintaxia (osagarria genitiboan bai ala ez, mendeko perpausen egitura...) landuko dira.1.3."BoDrciez bildumaren" lexikoaren azterketa Testuotan agertzen den lexikoaren azterketa geolinguistikoa egiteko 151• kon-_tzeptu aukeratu dira.Kontzeptu hauek dira, hain zuzen ere, korpus honetatik sortu den datu-basearen oinarria.Datu-basea sortzeko kontzeptu bakoitzari buruzko datuen moldatze eta egokitzea bi urratsetan eman da: 6 -Datuen lematizazio ortografikoa.-Datuen lematizazio semantikoa.Lematizazio hauek egiteko ikerketa-proiektu honetarako ad hoc eraikitako programa informatikoa erabili da.7 6 Ikus zehatzago Aurrekoetxea, 200S, «Iparraldeko hizkeren sailkapena (1); lexikoa» (argitarabidean).7 Programa informatikoa lfiaki Kareagak proiektu honetarako sortua da."BOURCIEZ" BILDUMAKO EUSKAL ATLASA (BBEA): 1. LEXIKOA 49 fete 75 legerement 101 partie 127 sueur 50 feu 76 lever (se) 102 pauvre 128 table 51 feuille 77 lit 103 peehe 129 temps 52 fils 78 loin 104 pere 130 tendre 53 fleur 79 lune 105 pied 131 tiroir 54 fou 80 maintenant 106 pleine 132 tomber 55 frere 81 maison 107 pommler 133 tot 56 froid 82 maltre 108 pore 134 tralner 57 fromage 83 malheureux 109 .pourrlr135 traiter 58 fruit 84 manger 110 poussiere 136 traverser 59 garder 85 meehant 111 prendre 137 trouver 60 gens 86 mettre 112 prodigue 138 tuer 61 grand 87 mOlS 113 punlr 139 veau 62 hardes 88 naitre 114 quitter 140 vendre 63 heureux 89 nappe 115 _raISIn 141 venlr 64 hier 90 neuf 116 rasembler 142 ventre 65 homme 91 nuit 117 regarder 143 veste 66 lel 92 obeir 118 rejouir (se) 144 vide 67 jambe 93 reil 119 repondre 145 Vln 68 jardin 94 oeuf 120 reprocher 146 vite 69 jeune 95 Olseau 121 retrouver 147 Vlvre 70 joie 96 ouvrlr 122 riviere 148 VOIr 71 jolie 97 paIn 123 s'en aller 149 VOlSln 72 jurant 98 paraltre 124 saVOlr 150 voler 73 lande 99 pardonner 125 SOlr 151 vouloir 74 larme 100 partager 126 soulier Datu-basean frantses kontzeptu bakoitzari herri bakoitzeko testuari dagokion lexema lotu zaio.Lana egin bidean, hala ere, zailtasun bat baino gehiago agertu da: horietako bat adiera bat baino gehiagoko lexemek sortu dute.Esan dugunaren adibide bat oihu egin eta antzeko lexemek sortu dutena da: ~ots, lexema batek bi adiera edo gehiago dituenean.-Horrelakoetan lema bera bi kontzeptu pean kokatzeko (eerier eta appeler kasu honetan) testuetan zehar begiratu behar izan da zeinetan adierazten duen eerier eta zeinetan appeler zehazteko.Berdin gertatzen da kanpo lemarekin, ehamp~pays eta lande kontzeptuetarako baliatu izan delako testuetan zehar.Behin frantses kontzeptuak eta euskallexemak uztartu ostean, datu basea Hans Goebl-ek gidaritzapean eraikitako Visual-VDM programa informatikoan 8 txertatu da.Salzburgon datu-basea txertatuz batera mapa-zola ere eraiki da.Programa informatiko hau erabili da mapak eraikitzeko eta azterketa dialektometrikoak egiteko~ Mapa eta azterketa geolinguistikoetan erabiliko den datu-baseak 151 kontzeptu biltzen ditu eta 138 herritako testuetan agertzen diren datuak.haur prodigoaren pa-8 Lerro hauen bidez gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu Hans Goebli, "Visual-VDM" programa informatikoa erabiltzeko baimena emanez gain ezagutzarako bitartekoak ere eskaini dizkigulako.
Loading…
Imported from OpenAlex (CC0) — nothing here is generated.