No open-access location is known for this record yet.
No open-access location is known for this record yet.
Europako lankidetzaren nondik norakoen azalpen laburra egin ondoren, garapen-politiken inguruko oinarri juridiko erkidea aztertuko dugu lehenik eta behin, arreta berezia emanaz dokumentu estrategiko berrienei. Bigarrenik, erakundeen egituraketa berria azalduko dugu, bai eta garapenerako lankidetza erkidearen funtzionamendu orokorra ere. Horretarako, bereizi egingo ditugu, batetik, erabakiak hartzen dituzten erakundeak eta, bestetik, orientazioa ematen duten eta erabakiok gauzatzen dituzten erakundeak. Azkenik, garapenerako lankidetzako politika erkidea zehaztu eta kudeatzeko erakunde-egituraketa berri horren alde onak eta alde ahulenak errepasatzeaz gain, gai honek pizten dituen dilema juridiko-administratibo batzuk identifikatzen saiatuko gara; hala nola, garapenerako lankidetza gaietan erkidegoko ordenamenduren efikazia, eskumen horren gaur egungo banaketa, eta Europako erakundeen eta estatukideen administrazioen arteko koherentzia, koordinazioa eta bateragarritasuna.
Loading…
Imported from OpenAlex (CC0) — nothing here is generated.