No open-access location is known for this record yet.
No open-access location is known for this record yet.
Sarrera Aspaldiko kontua da, bai gurean bai erbestean, hizkuntza estandarra eta dialektoen arteko harremanen arazoa.Izan ere, hizkuntza estandarra eta dialektoen arteko harremana, burruka edo elkarbizitza, gura den eran, ez da gurean bakarrik gertatzen, inguru eta urrunagoko gainerako hizkuntzetan ere jazotzen da eta.Ez dut ukatuko, euskararen kasuan, gura bada, era gordinagoan bizi dugula: bai estandarizatze prozesua bizia eta indartsua delako, kasu askotan euskalkiak eta hizkuntza estandarraren artean desberdintasun handia dagoelako, eta hizkuntzaren estandarizazio edo batasuna geure egunotan eta geure indarrez sortzen ari delako.Baina ikertzailearen ikuspuntutik begiratuta ez dut uste, euskararen kasuan gertatzen diharduen fenomeno honek gainerako hizkuntzetan eman izan diren eta ematen ari diren prozesuekin aparteko ezer berezirik duenik.Berezitasun bakarra kronologikoa dela esango nuke; gainerako gure inguruko hizkuntzek estandarizazio eta normalizazioa aspaldi lortu bazuten ere, euskara gure egunotan lortuz doalako.Izaera honek abantaila handia ematen digu, besteetan zer gertatu den, nola garatu den eta zelango ondorioak izan diren jakinik, gurea planifikatzeko aukera ematen digulako.Baina hasieratik hasiz eta gaia kokatzen hasteko, esan dezagun denok onartzen dugula hizkuntza bat bizi deno aldaeretan bizi dela eta aldaera desberdinak elkarren artean bizi direla.Ez dagoela nola edo halako aldaerarik gabeko hizkuntzarik.Aldaerok izan daitezen diatopikoak, diastratikoak edo diafasikoak, eta aldaeren arteko desberdintasunak handiak zein txikiak izanik ere.Hori da edonon aurkitzen den eta edonork onartzen duen hizkuntza errealitatea.Esan dezagun ere, denok onartzen dugula aldaerok ez direla finkoak eta mugiezinak izaten ohiz, norabide desberdinetan alda daitezkeela eta aldatzen direla, elikatze edo eragin mota desberdinen arabera.Eta azkenik, demagun aldaera horien arteko bat edo bat baino gehiagoren arteko batasuna besteen gainetik gailentzen dela eta aldaera kultu edo prestigiodun bilakatzen dela, gainerako aldaerak egoera diglosiko edo diaglosiko batean gelditzen direlarik; hau da, zeregin eta funtzio batzuetara bakarrik mugatuz euren erabilera.
Loading…
Stored only when both papers are in the corpus — 8 citations exist upstream.
Papers that cite the same references — the relational fallback while embeddings are still backfilling.
Imported from OpenAlex (CC0) — nothing here is generated.