No open-access location is known for this record yet.
No open-access location is known for this record yet.
Artikulu honetan Urgell 2015-en aipatzen den Axularren hizkerako ezaugarri berezi bat hartzen da abiapuntutzat : ustezko -(k)aio atzizkia (adib. erran ahal diazaio ‘erran diezaioke’). Gertakaria zehazki deskribatu eta XVI-XVII. mendeetako beste lekukotasun batzuk gehitzen dira, azalpen oso baten bila. Kontuan harturik ezen halako adizki guztiak datibodunak direla (dadukaio ‘daukake’ salbuespen esanguratsuarekin) eta, berez nahiz testuinguruagatik, geroaldi/ahaleraren adierazle ere bai, bi hipotesi aurkezten dira : datibo-ikur zaharrarena eta geroaldi/ahalera marka arkaikoarena. Bataren ala bestearen alde egin gabe ere, datibo-komunztaduraren eta DAM-adierazpidearen arteko itxurazko harremana diakronikoki argitzeko saioa egiten da. Ondorioz, besteak beste, datibo-ikurrik gabeko forma batzuen ustezko antzinatasuna zalantzan jartzeko aukera irekitzen da (diezon vs diezaion), eta ahalera-geroaldien gramatikalizaziorako bide ezberdin bat proposatzen da (pace Mounole 2011).
Loading…
Stored only when both papers are in the corpus — 3 citations exist upstream.
Papers that cite the same references — the relational fallback while embeddings are still backfilling.
Imported from OpenAlex (CC0) — nothing here is generated.