No open-access location is known for this record yet.
No open-access location is known for this record yet.
Lan honek euskaraz gertatzen den beheko bokalaren asimilazioa (a→e / {i/u} (C)_) du aztergai. Bilakabide fonologiko hori Hego Euskal Herriko hainbat hizkeratan lekukotu da XVII. mendeaz geroztik. Bada, /a/ → [e] igotzearen testuinguruez eta egungo hedaduraz hainbat azterlan zehatz egin diren arren (De Rijk, 1970; Hualde, 1991; Hualde & Gaminde, 1997; Euskaltzaindia, 2013; Zuazo, 2014), gutxi ezagutzen da ezaugarriaren jatorriaz eta hedatze-prozesuaz. Hain zuzen ere, alderdi horiekin du lotura lan honek: berrikuntzak mendebaleko euskal hizkeretan izandako bilakabidea dut aztergai; zehazki, bilakabidea ageri duten testu zaharrak aztertu ditut, ezaugarriaren kronologiaz, hedadura geografikoaz eta balio soziolinguistikoaz argi gehiago emateko.
Loading…
Stored only when both papers are in the corpus — 8 citations exist upstream.
Papers that cite the same references — the relational fallback while embeddings are still backfilling.
Imported from OpenAlex (CC0) — nothing here is generated.