No open-access location is known for this record yet.
No open-access location is known for this record yet.
Artikulu honetan egilea, R Brown eta A. Gilman (1961) ikerlari estatubatuarren diakroniazko eredua erreferentziatzat harturik, hitanoaren gaur egungo erabileraz eta geroaz mintzo da lehendabizi. Ikerlari amerikarrek mendebaldeko zenbait hizkuntzarentzat plazaratu zituzten diakroniazko bi hipotesietatik lehenak, hots, tratamenduen erabileran XX. menderako simetriaranzko joera iragartzen duen lúpotesiak, ero har, euskararentzat ere balio dezakeela ematen du. Hitanoaren zabalkuntza eta orokortzea postulatzen duen bigarren hipotesi diakronikoa, ordea, ez dirudi bat ere gertagarria euskararen kasuan. Ondoren, hitanoaren (tratamenduen) erabilera gobernatzen duten aldagai psiko- soziolinguistikoak (adina, sexua, kidetasuna eta adiskidetasuna, bereziki) aztertzen dira eta azkenean, labur-labur hikako edo zukako ohitura berezi batzuen -besteak beste, bakarrizketako eta senar-emazteen arteko usarioen- berri ematen da.
Loading…
Stored only when both papers are in the corpus — 4 citations exist upstream.
Papers that cite the same references — the relational fallback while embeddings are still backfilling.
Imported from OpenAlex (CC0) — nothing here is generated.