No open-access location is known for this record yet.
No open-access location is known for this record yet.
Artikulu honek pentsamenduaren psikologiarako sarrera labur eta zuzena izan nahi du. Gisa honetako lanetan ohikoak diren gaiak biltzen ditu: pentsamenduaren kontzeptua, pentsamenduaren psikologiaren historia, eta pentsamenduaren azterketa psikologikoaren arazo metodologikoak. Kontzeptuaren atalak pentsamenduaren ezaugarriez, pentsamendu zuzenduaren eta ez-zuzenduaren arteko bereizketaz, eta Johnson-Lairden pentsamenduaren taxonomiaz dihardu. Psikologiaren historiari buruzko atalean honako hauek bildu dira: Wundten eta Würzburgeko Eskolaren arteko etabaida, ikuspegi konduktista eta Gestaltarena, eta informazio-prozesamenduaren eta konexionisten hurbilpenak. Arazo metodologikoei dagokienez, aztertu ditugun auziakintrospekzioaren eta “goraki pentsatzeko” metodoaren ingurukoak dira. Gainera, gai klasiko horiek aztertu baino lehen, auzitan jarri dugu ea jendeak gogoko ote duen pentsatzea.
Loading…
Stored only when both papers are in the corpus — 0 citations exist upstream.
Imported from OpenAlex (CC0) — nothing here is generated.