No open-access location is known for this record yet.
No open-access location is known for this record yet.
Artikulu honetan muga dialektalaren inguruko hiztunen jokabide lektal berezia aztertu da; honelako eskualdeetan, lekukoen hizkuntza-aldaeretan bikoiztasun nabarmenak sumatzen dira. Ikertu dugun eskualdea aski ezezaguna izan da orain artean: Donapaleutik Maulerat doan zolan kokaturik dauden herrixkak eta Amikuzetik Zuberoara doan mendialdeko bidean daudenak aztertu dira; ageri denez, Amikuzeko euskaratik Xiberukora dagoen aldea herriz herri emeki gauzatuz doa, ez da bortizki gertatzen, baina horrek ez du esan nahi muga dialektalik ageri ez denik: Sarrikotapea eta Oihergi dakuskigu zuberera dialektoaren sarbidetzat eta Ündüreine eta Ainharbe osoki dira xiberutarrak mintzoan. Arüe Amikuzeri so dago, baina ezaugarri zuberotar anitz baliatzen dute horko hiztunek; Lohitzüne Amikuzeri begira mintzo da biziki. Pagola da egun bederen jokaerarik bikoitzena duen herria, dialekto batari eta besteari so bizi da.
Loading…
Stored only when both papers are in the corpus — 11 citations exist upstream.
Papers that cite the same references — the relational fallback while embeddings are still backfilling.
Imported from OpenAlex (CC0) — nothing here is generated.