No open-access location is known for this record yet.
No open-access location is known for this record yet.
Deba ibarreko euskara da aztergaia. Mendebaleko euskalkiaren barruan kokatu ohi da arrazoi osoz, baina azkenaldian Bizkaian sortutako berrikuntza gehienak ez dira hara zabaldu; bai, ostera, Gipuzkoan sortutako batzuk. Gertakari horiek erakutsi ondoren, eskualde honetako bereizgarriak aurkezten dira eta, amaitzeko, bertako hiru eremuetakoak: Debabarrena (Mutriku, Mendaro eta Elgoibar), Deba ibarreko erdigunea (Eibar, Ermua, Soraluze, Elgeta, Bergara eta Antzuola) eta Debagoiena (Oñati, Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza, Leintz-Gatzaga eta Aramaio).
Loading…
Imported from OpenAlex (CC0) — nothing here is generated.