No open-access location is known for this record yet.
No open-access location is known for this record yet.
Hizkuntzalariak goiz ohartu ziren hizkuntzaren historia eta dialektologia uztarturik daudela. Tradizioko dialektologian ikertzaileek alderdi kronologikoaz izan duten arretaren berri dakar gure saio honek eta adibidetzat grezieraren eta euskararen dialektoez arduratu direnen jarduna dakargu. Hizkuntza-ezaugarrien artean ohiz baliatzen den berrikuntza / hautu / arkaismo banaketa klasikoa aurkeztu dugu eta baita bakoitzaren inguruan ñabardura eta xehetasun franko eman ere. Ereduak berrikuntzak eta arkaismoak bereizteko dituen arazoez eta hizkuntzaren hiru osagai hauek erkidego dialektalak bermatzeko duten balio frogatzaile desberdinaz hainbat berri dakargu. Artikuluaren bukaeran, 2006ko liburu didaktiko batean Koldo Zuazok hondarreko urteetako gure lanaz egin duen kritika bati aurre egin diogu. Gako hitzak: Kronologia, berrikuntza, arkaismoa, hautua, erkidego dialektala.
Loading…
Stored only when both papers are in the corpus — 11 citations exist upstream.
Papers that cite the same references — the relational fallback while embeddings are still backfilling.
Imported from OpenAlex (CC0) — nothing here is generated.