No open-access location is known for this record yet.
No open-access location is known for this record yet.
Euskararen erabilera ezagutza bezainbeste igo ez izanak arreta berezia jarri die eremu informaleko hizkuntza ohiturei. Eremu informalean euskaraz aritzeko gaitasunarekin lotutako alderdiak aztertu dira ikerketa honetan. Zehazki, gaitasun horrekin zenbaterainoko erlazioa daukaten familiakoekin eta lagunekin hitz egiteko erabiltzen den hizkuntzak, unibertsitateko testuinguruan kokatzen diren gazteen artean. Horretarako, UPV/EHUko Donostiako campusean Lehen Hezkuntza ikasten ari diren 292 ikasleren erantzunak jaso dira galdetegi bidez. Emaitzetan ikusi denez, besteak beste, lagunen eragina handiagoa da familiarena baino. Ondorioz, erabileran ez ezik gaitasunean ere eragina izateko gune aproposa izan daitekeela unibertsitatea proposatzen da.
Loading…
Stored only when both papers are in the corpus — 4 citations exist upstream.
Papers that cite the same references — the relational fallback while embeddings are still backfilling.
Imported from OpenAlex (CC0) — nothing here is generated.